XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FATURRA - Izanen ahal dugu aski indar, kochkor horren bentzutzeko....

DOMINIKA - Aitarekin ochtian zu aiphatu zaitugu....

FATURRA - Zertaz?
DOMINIKA - Ez da zure kontra, bainan nahiagoko zuen ni laborari batekin ezkontzea, ezenetz fatur batekin.

FATURRA - Eta, Benat, bethi ondotik ibilki zautzia?.

DOMINIKA - Ez du iduri oraino etsitua duela....

- Bizkitartean aski erakusterat ematen diot, ez naizela harentzat.

FATURRA - Ene aldetik, gero eta gehiago gogoan nago, ez othe dudan faturgoa utziko, hemen, lur-lanari lotzeko....

DOMINIKA - Ez zinuke segur gure aita kontra!.

FATURRA - Eta zu?.

DOMINIKA - Eni berdin lakiket!.

FATURRA - Bon... Ikusiko dugu... Denborak erranen du....

SEIGARREN AGERRALDIA Berak eta Jakes

JAKES - (Agertuz... Errabiak hartzen du).

Phu!... Phu faturra!... Dominika enekin!... Pherdailua karga!....

FATURRA - Zer duk, Jakes gaizoa? Zer!... Kechu hiza?....

JAKES - Phu!... Faturra fuera!... (Mahaineko baso bat nahi luke hartu, faturrari tiratzeko bezala...).

DOMINIKA - (Eztiki... Basoa kenduz).

- Utzazu hor hori, Jakes!.

- Eta ari zaite, eztiki!... Behiak uztartu tutzia?....

JAKES - Ba... Zu enekin!... Kargatzerat!....